XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau dela eta, ur molekuletatik salto egiten duten hidrogenoak oso gutxi dira. Hala ere, nahiz eta disoziazio-prozesu hori oso urria izan, biziarentzat garrantzia handia du.

Hidrogeno-ioiak ur-molekulatik alde egiten duenean bi ioi agertzen dira: hidronio ioia (H3O+) eta hidroxilo ioia (OH-). Ur hutsezko litro batetan eta 25 ampdeg;C-tan H3O+ ioien kopurua 1,0 10-7 mol da, OH-arena ere, mol-kopuru bera izango
delarik.

Tenperatura eta presio normaleko baldintzetan ur-molekulek elkarri ekiten diote eta etengabeko irabioan daude. Oso lantzean behin soilik, 10 ampamp;sup7; segundotan behin gutxi gora-behera, molekula bik talka egiten dute eta batek protoia galtzen du, ondorioz ionizatuz eta hidroxilo ioia (OH-) emanez.

Berehala protoi galdua beste ur-molekula batean finkatzen da, hidronio ioia (H30+) emanez. Kontrako karga duten bi entitate horiek ez dute luzaro aske irauten; molekulen noraezeko higidura dela medio, beraien arteko erakarpen elektrikoak lagundurik, hurbildu eta birkonbinatu egiten dira. Birkonbinaketa horrek aurreko disoziazioaren ondorioak ezereztatzen ditu.

Hala ere, hidronio ioia adierazteko H+ ikurra erabiltzea, laburragoa delako, onartuta dago.

Uraren disoziazioaren oreka-konstantea zehatz neurtu da eta 25 ampdeg;C-tan mol/l-koa da. Hau da:

Ur hutsezko litro batean dagoen ur-kontzentrazioa erraz kalkula dezakegu: mol/l

Azken finean, ur-disoluzio diluituetan dagoen ur-kontzentrazioa, ur hutsean dagoenaren berdintzat har daitekeenez, balio hori konstantetzat hartuko dugu. Izan ere, H+ eta OH-en kontzentrazioak oso baxuak dira (1.10-7 M) eta disoziazio ahul horrek ez du ia ezertan aldatzen uraren kontzentrazioa.

Hortaz, balio hau uraren disoziazioaren adierazpenean jartzen denean, honako emaitza lortuko dugu:

Konstante berri horri uraren biderkadura ionikoa deitzen zaio eta ur-disoluzioetan H+ eta OH- ioien kontzentrazioen artean dagoen erlazioa adierazten digu; honela, ur hutsean dagoen H+-aren kontzentrazioa kalkulatzeko erabil daiteke adierazpen hori.

Honetarako, demagun H+-aren kontzentrazioa x dela. Ur-hutsean ur-molekula baten disoziazioz ematen den H+ bakoitzeko OH- bat agertzen denez, OH--aren kontzentrazioak ere x izan beharko du. mol/l

Kw delako konstante hori mantendu behar denez, disoluzio azidoetan H+-aren kontzentrazioa nahikoa altua izaten da eta, beraz, dagokien OH--aren kontzentrazioa baxua izanen da; disoluzio basiko bateko egoera alderantzizkoa da.

4.3. pH-a

Magnitude esponentzialen erabilera erraztu nahian, pH kontzeptua ezarri da. pH-a zeinua aldatua duen H+ ioien kontzentrazioaren (zentzu hertsian, aktibitatearen) berretzailea da edo, bestela, hidrogeno-ioien kontzentrazioaren logaritmoa zeinua aldatuta.